ONEKA ARKITEKTURA SL enpresaren helburua Eraikuntza Proiektuetan, bai eraikuntza berrietan, bai birgaikuntzetan, eta baita lan zuzendaritzan ere, bezeroaren sosengua lortzea da. Bezeroaren KONTZEPTU ZABALA dugu:
- Gure inguruko gizarteari haien kultura eta ingurugiro baloreekin bat datorren erantzunkizun arduratsua eskeintzen diogu. Era honetara, haien bizitza kalitatea hobetu dezaketen hiri espazio arkitektonikoak sortzen saiatzen gara.
- Naturarenganako errespetuaren aldegaude, hortaz, gure proiektu eta jarduerek sortu ditzaketen kutsadura aurrezaintzen eta etengabe hobetzen konprometitzen gara. Proiektuen kasuan, hauen bizi-ziklo osoa kontutan hartuta eta ziklo hauen arteko etapa ezberdinen artean ingurune-inpakturik igortzea saihestuz ekin egiten diogu.
- Gure proiektuek, indarrean dagoen ingurugiro araudia betetzen dute eta garapen iraunkorbaterako etengabeko hobekuntzak aplikatzen zaizkie.
- Enkarguak egiten digutenek egin behar duten esfortzuaz kontziente gara. Bezeroek haien gain arriskuak hartzen dituzte eta hauen aurrean proiektu eta lan arrazionalen erantzunkizuna dugu. Horretarako, hauen aldez aurreko bideragarritasun ekonomikoa baloratu egiten dugu eta indarrean dagoen arautegia eta erakundearen izenpeko beste edozein betekizun burutu egiten direla bermatu egiten dugu.
- Era berean, gu gure buruaren bezeroak gara eta gure hornitzaileak ere bezerotzat hartzen ditugu. Gogobete egiten gaituen lana gauzatzea eta hau giro atsegin batean egitea dugu helburu.
- Prestakuntza eta esperientzia nahikoa duen giza talde bat osatzen dugu. Horretaz gain, ahalegin eraginkor eta etengabeko hobekuntza baterako kudeaketa sistema integratua bermatuz, gure bezero guztien sosengua lortzeko konpromesuari aurre egiten diogu.